Entzun eta harpidetu

ENTZUN

Irratiaren bidez programa entzun nahi baduzu, aukera anitzak dituzu:

EuskaDigital

EuskaDigital soilik teknologiari buruz hitz egiten duen irratia da. Bizkaiatik egiten du bere emisioa, eta interneten agerpen handia dute. Gure programa Igandeetan emititzen da, gaueko 10etan, eta Astelehenetan arratsaldeko 7etan.

Irrati hau Internet bidez entzun dezakezu, radio.euskadigital.net helbidean, eta bere webgunea bisita dezakezu: euskadigital.net

Bilbo Hiria

Bilbao Hiria Zenbat Gara elkarteak bultzatutako irrati soziala da, diru irabazteko asmorik gabekoa. Haien emisioa guztiz euskeraz egiten da, eta mota guztietako saioak emititzen dira. Gure saioa Astelehenetan arratsaldeko 8etan eta Astearteetan eguerdiko hiruretan emititzen da.

Irrati hau 96.0 FMn Bilbo Hiriko gunean entzun dezakezu, eta bere webgunea bisita dezakezu: bilbohiria.eus

Tular Irratia Tendel elkartearen irratia da, bere ekintzak Otxarkoaga auzoan biltzen dituena. Bere programazioa Otxarkoaga auzoan eta internet bidez entzun daitezke. Gure programa Astelehenetan gaueko 10etan eta Ostegunetan goizeko 10etan emititzen da.

Irrati hau 107.7 FMn Otxarkoagan entzun dezakezu edo internet bidez, eta bere webgunea bisita dezakezu: radiotular.blogspot.com.es

Uhinak Irratia

Uhinak Irratia Araiako haranan sortutako irratia da. 1999tik haien gunearen gizartera bideratutako programazioa egiten dute. Sarean Zehar ere daukate bere programazioaren barruan, Asteazkenetan gaueko 10etan.

Irrati hau 96.5 FMn Araiako gunean entzun dezakezu, baita Internet bidez ere, eta bere webgunea bisita dezakezu: uhinak.net


Siberia FM irrati sozial eta kultural bat da, bere ekintzak Gasteizen biltzen dituena. Gure programa Astelehenetan eta Asteazkenetan arratsaldeko 8etan emititzen da.

Irrati hau 91.8 FM-n entzun dezakezu edo internet bidez, eta bere webgunea bisita dezakezu: www.siberiafm.com

Radio Battletoads 2007an sortutako irratia da. Lehenengo momentuan Game Over emititzen zuten bakarrik, baina gutxika gutxika beste programa batzuk emititzen hasi ziren. Gaur egun ere Sarean Zehar emititzen dute, Igandeetan arratsaldeko 7etan.

Irrati hau internet bidez entzun dezakezu.

Casares Irrati tailerra, Casares-Tomasene Kultur-etxeko espezializazioaren protagonista nagusia izan da 1.991an sortu zenetik. Ez da ohiko irratia, irrati parte-hartzailea eta irekia da. Haien saion artean, gurea ere emititzen dute Astearteetan gaueko 9etan eta asteazkenetan goizeko 9etan.

Irrati hau Donostialdeko 107.4 FM-n eta internet bidez entzun dezakezu.

HARPIDETU

Programa irratien bidez ezin baduzu entzun edo podcast nahiago baduzu, plataforma hauetan gaude:

RSSiTunesMiroivoox

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude