Categoría: Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSS

Sarean Zehar 344 – Twiterren garai berria hasi da, Elon Musk-en eskuz

Saio honetan Twitterren sortu den nahasketa birpasatuko dugu. Bertan behera utzitako kontuak berrezartzea edo Twitter Blue harpidetzaren prezio aldaketaz gain, kaleratze kolektiboaren prozezuaz hitz egingo dugu ere. 3000 langile baino gehiago kaleratzearen aukako demanda aurkeztu dute langileek, eta uste dute ez duela garaiz eta behar bezala bete. Bitartean, Europar Batasunak martxan jarri du Merkatu Digitalaren Lege berria, Google, Amazon, Facebook edo Apple bezalako erraldoi teknologikoen botere gehiegikeriei aurre egiteko helburuarekin. Bestalde, indarrean sartuko den kotxe kargagailu berrien betebeharrak komentatuko ditugu, haien artean, 2019an 10 milioi litro gasolina eta gasolio baino gehiago saltzen dituzten gasolina-zerbitzuguneek 150 kW-ko edo gehiagoko potentzia duen karga-puntu bat instalatu beharko dutela. Bukatzeko, gure berri azkarrak eta TituLOL.

Sarean Zehar 341 – 12. urtea, 13. denboraldia

Denboraldi hasiera honetan, iPhone 14aren aurkezpenaz hitz egin dugu eta Apple kritikatu dugu beste behin. Uber eta Rockstarren segurtasun arazoez ere ari gara, eta Intelek Pentium eta Celeron markak erabiltzeari utziko diola. Gainera, Gaizka Borja ordezkatzera datorrela aprobetxatuz, uda honetako bideo-jokoen aurkezpenez hitz egin dugu.

Sarean Zehar 340 – Udako oporrak, ziberseguruak!

12. denboraldiko azken saioan, udako lehen berriak errepasatu ditugu Borjarekin. Besteak beste, Elonek Twitter erosi nahi ez duela eta zerbitzu digitalen Europako lege berriak aipatuko ditugu. Ondoren, gure elkarrizketan Basque CyberSecurity Center ezagutuko dugu, Eriz Lopeteguiren eskutik. Berarekin erakunde honen jatorriei buruz hitz egingo dugu, bere funtzio eta zerbitzuei buruz eta zibersegurtasunari dagokionez gaur egun bizi duen egoerari buruz.

Sarean Zehar 339 – The Silent Swan jokoa ezagutu dugu

Berrien atalan txartel grafikoen prezioen jaitsiera aztertzen dugu, Telegram Premiumera harpidetuko garen argitzen dugu, gurasoen papera seme-alaben zibersekurtasunean aztertzen dugu eta Google News aplikazioaren buelta komentatzen dugu. Gero, Gaming Roomeko Gaizkaren eskutik, The Silent Swan jokua ezagutuko dugu Ekain y Andonirekin, Studio Circensesen garatzaile eta artista, hurrenez hurren.

Sarean Zehar 338

Atal honetan Borja bueltan izango dugu berriak komentatzeko. Bere laguntzarekin Appleren WWDC ekitaldia eta bere sistema eragileen bertsio berriak, Erresuma Batuan kargagailu bakarraren dekretua nola aplikatuko den, Microsoftek disko gogor mekanikoak baztertzeko dituen asmoak eta enpresek bezeroei telefonoz gehienez 3 minututan erantzuteko duten betebeharra komentatuko dugu. Gero, Gaming Roomeko Gaizka Carmonarekin, Summer Game Fest honetan aurkeztu diren joku handienak berrikusiko ditugu.


Leer más

Sarean Zehar 337 – Gaming Room eta Play Station edizio hau salbatu digu

Borja edizio honetan ezin denez egon, Gaming Room-eko Gaizka Carmona etorri da bere ordez. Berarekin Sonyko azken State of Play komentatuko dugu, Street Fighter 6 edo Final Fantasy XVI nabarmenduz. Elon Musk-en sintonia berria estreinatuko dugu ere, berri azkarrak eta Titulolekin batera.


Leer más

Sarean Zehar 336 – Elon Muskek atal finko bat irabazi du programan

Programa honetan Elon Muskek Twitterrekin egin dituen mugimendu guztiak errepasatuko ditugu, bere bizitzarekin zer egin erabakitzen duen bitartean. Baita ere izango dugu Google, Apple, kobrearen desagerpena eta zuntzaren zabalkuntza bestelako berrietan. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL.


Leer más

Sarean Zehar 335 – Hemen da. Elon Muskek azkenean Twitter erosi du eta erabiltzeko asmoa du

Programa honetan Twitter-en erosketaren xehetasun guztiak komentatuko ditugu, bere etorkizuna Elon Musk-en eskuetan eta bere alternatibak. Applerekin, Europar Batasunarekin eta Tuentirekin lotutako beste albiste batzuk ere ikusiko ditugu. Bukatzeko, berri azkarrak eta TituLOL.


Leer más